XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin esan daiteke oso itzulpen eredugarria denik, baina ondo erakusten digu gaztelerazko I + preposizioa + P(erl.) tankerako sintagmen itzulpena nahasgarri samarra gertatzen dela hitzez hitz bihurtu nahi denean, sintagma sinpleagoen itzulpena baino dexente nahasgarriagoa, bistan denez.

Antzekoa gertatzen da beste adibide honetan, zeinetan preposizioaren ordez adberbioa baitago:

(78) ¿O a tratar en serio [...] asuntos de hoy, es verdad, pero acerca de los que no hay opinión discordante ni hostilidad alguna contra los santos fueros de la verdad?

(78') Edo seriotasun [...] haundiz eguneko esangaiak tratatzera egiaz, baina zeinen gainean egiaren berekoi santuen kontra iritzi-oker eta etsaitasunik ez den ezer aurkitzen?

Harrigarriagoa dirudi beste honek:

(79) ¿De qué depende esta mayor o menor acentuación? De ciertos lastres de educación que impiden a unos tomar el paso precipitado que toman otros.

(79') Nondik dator gutxiago edo gehiago markatze hau? Hazierako lastre-motaetatik, zeinak eragozten dien hartzea besteek hartzen duten pauso azkarregia.

Begiratu nola agertzen den beste itzulpenean (Liberalen dotrina pecatu da):

(79") Beste batzuek emango lituzketen pauso urduriak ematetik atzera erazitzen dituen txikitako haziera onetik.

3.2. Erlatibo ez murrizgarrien itzulpena

Atal honetan ez ditugu ikertuko galdetzaile bidez eraikitako erlatiboekin itzultzen diren perpaus ez murrizgarriak, berez prozedura automatikoa baita; aldiz, badira beste zenbait ikergai askoz ere interesgarriagoak gure asmoari begira.

Jakina, ezin esan liteke oso itzulpen txukunak aurkitu ditugunik beti, askotan erlatibo murrizgarrien bitartez itzuliak ikusten baititugu, honako hauetan bezala:

a) Erlatibo murrizgarrien bidez:

(80) Dedico esta edición a mis enemigos, que tanto me han ayudado en mi carrera.